miércoles, 18 de diciembre de 2013

BI IKASLERENTZAKO BIZILEKUA, proiektuaren azken entrega

Azken asteetan esku artean izan dugu proiektuaren amaiera heldu da. Lan asko eman digun proiektua izan da eta zuzenketa ezberdinak pasa ondoren plano eta maketa definitiboak entregatu ditugu gaur. 

Nire proiektuak hasieran zeukan itxura ez da geihegi aldatu, baina berrikuntza txiki batzuekin borobilagoa egin izana espero dut. Bi gunetan banatuta dago etxea, bi pisuko altuerarekin leihate handi batzuez hornitutako trantzizio gunea dago alde batetik, eskailera protagonista delarik, eta beste aldetik bi pisutan banatuta logelak, egongela, komuna eta goiko aldean ikasteko gunea daude. Gainera, eskailera azpiko lekua aprobetxatzeko office bat dago, bezeroek bertan jatorduak egiteko.

Inguruarekiko harremana kalerantz bideratu dut geihen bat, leihate handietatik kanpoaldea ikusi ahal izateko eta eguneko eguzki indartsuena bertatik sartzeko. Baina barneko lorategiari ere garrantzia emateko, bigarren solairuan terraza bat atera dut, ikasten dagoenak deskatsua har dezan naturaz gozatuz.

Planoei dagokienez, arkatzez delineatzea erabaki dut. HB, 4B eta 6B arkatzak erabili ditut intentsitate ezberdinak lortzeko. Gainera, eskaileraren loturen detaile batzuk gehitu ditut, etxeko elementu garrantzitsuenaren eraikuntza hobeto ulertzeko, eta lorategira begira dauden leihoen itxiturak ere, eskolarekiko pribatutasuna lortzen lagunduko dutelako.

Piktograman hurregoa adierazi nahi izan dut koloreen bitartez: Kolore horia argia da, laranja eskaileraren trantzizio gunea eta gorria bizitza egiten den gunea. Hiruren arteko nolabaiteko lotura adierazi dut, argia barruraino sartzen delako eta proiektuaren kontzeptu printzipala delako. Berde koloreak etxea inguratzen duen lorategia errepresentatzen du. Honek ere etxearekin duen harremana koloreen nahasketarekin adierazi dut.

Azkenik, maketak kartoi hutsez egitea erabaki dut, testura eta kolore ezberdinetako kartoiekin materialak adieraziz.

Hona hemen proiektuaren argazkiak:







Ideograma

Piktograma


Maketa. E:1/100




Maketa. E:1/50








martes, 10 de diciembre de 2013

AZKEN PROIEKTUA ZUZENTZEN

Azken proiektu honekin zuzenketa sakonagoak egiten ari gara. Aurreko astean irakasleek lauhilabete honetako balorazio orokor bat eman ziguten eta, beraz, ditugun hutsuneak proiektu honetan betetzen saiatu beharko gara. Planoak izan dira arazo gehien sortu diguten atala. Nire kasuan, arreta berezia jarri diet ate eta leihoen marrazketari, korrederoak egin ditudalako eta marrazkera ezberdina dutelako. Erabilitako marren lodiera eta intentsitatea ere kontuan hartu ditut proiektuko elementu batzuek garrantzi handiagoa dutelako beste batzuen gainean eta baita sakontasuna emateko ere. Azkenik, eraikuntza sistemaren aldetik, eskaileraren loturekin arazoa izan nuen eta horrek eskaileren diseinua aldatzera eraman ninduen. Horma batzuen lodiera ere aldatu dut, karga hormak izango direlako. Bihar azken zuzenketa bat izango dugu eta aldaketa definitiboak egin ondoren datorren astean proiektuaren entrega egin beharko dugu, plano, maketa, ideograma, piktograma eta influentziekin.

Maketari dagokionez, klasean ikasi genuen bezala, kartoi hutsez egindako maketa batek proiektua errepresentatzea lortzen badu maketa on baten aurrean egongo gara. Bejetazioaren errepresentazioa ere ez da guztiz erraza eta material eta kolore egokiak aukeratu behar dira. Horretarako liburutegian hartu dudan "Maquetas: La representación del espacio en el proyecto arquitectónico" liburuan material eta teknika ezberdinak ikusi ditut. Maketaren gauzatzean laguntzea espero dut eta egindako lana datorren astean igoko dut blogera.

Hemen, liburua:


martes, 26 de noviembre de 2013

BI IKASLERENTZAKO BIZILEKUA

Azken proiektu honen helburua eskolako lorategian bi ikaslerentzako bizilekua sortzea da. Bizilekuak eskolarekin eta kalearekin duen harremana kontuan hartu behar izan dugu eta baita bezeroraren eskakizunak ere. Proiektu honek aurrekoek baino prozesu luzeagoa izan du, izan ere, tokia fisikoki aztertu behar izan genuen lehenik, neurriak hartu, eta gure ideia proiektatu genuen. Klase ezberdinetan jaso dugun informazio guztia kontuan harturik proposamen egoki bat aurkeztu behar izan genuen duela aste bete. Irakasleen laguntzaz hobekuntzak egin genituen, nire kasuan etxe osoari buelta eman nion, eta maketa eta planoen bidez gure proposamena landu behar izan dugu aste honetan. Hauek ez dira plano definitiboak izango, ziurrenik aldaketaren bat edo beste egin beharko dugulako. 

Dena den, esan bezala, aste honetan nire proposamenean sakon lan egin dut. Beraz, hona hemen lanaren emaitza:









INFLUENTZIAK




Eskailera eraikitzeko influentziak.

Charlotte Perriand-en apalategiak.


Eileen Gray-ren bionboa.






martes, 5 de noviembre de 2013

GELA 2.0

Gelaren proiektua bidali zigutenean klase teoriko bat jaso genuen eta bertan ikasitako guziarekin nire lehen maketa bat egin nuen. Ideia hartan lan egiteko gogoa neukan eta maketa aurrera eramatea erabaki nuen hasieratik. Baina zuzenketa eguna iritsi zen eta ideia berri asko sartu zizkiguten buruan, nire lanean aldaketa handiak ekarriko zituztenak. Beraz, proiektu berri bat hastea erabaki nuen eta hau izango da definitiboa. Lehen maketan baino material hobeagoak bildu nituen eta orain azalduko dudan gela sortu nuen.

Gelaren ideia printzipala eta oinarri bezala jarri dudana ARGITASUNA da. Espazio osoan zehar eguzki izpiak garraiatu ahal izango dira ozporik aurkitu gabe. Faktore horrek estantziari HANDITASUNA ere aportatzen dio.

Leihate handiak ia hormarik ez egotearen efektua sortzen du, gu geu naturarekin kontaktu hurbilagoan jarriz.

Janzteko lekua armairuarekin, eta ikasteko mahaia banatzen dituen kortinatxoak argia erraz pasatzen uzten du. Baina era berean [INTIMITATEA] ematen dio gune bakoitzari.

Komuneko horma bi zatitan banatuta dago. Behekaldean horma zati batekin komuna bera estaltzen da, leku intimoa delako. Baina goitik horma beirazkoa da argia sartzen uzteko.

Dutxa osoa beirazko manpara batek osatzen du. Norberaren gela izanik dutxa ikusi ahal izateak ez luke arazorik izan beharko eta gainera, kanpokaldearekin konexioa bilatu nahi izan dut dutxatzen garen bitartean hormako leihate handia dela medio.

Azkenik, ohea eta mahaia konektatzen dituen altzaria gelako nagusia dela esangi nuke. Lerro sinpleekin osatuta, tolesturiko paper zati baten itxura hartzen du eta gelari SINPLETASUNA eta aldi berean PRAKTIKOTASUNA ematen dio.



Hemen proiektuaren maketaren eta planoen argazki batzuk.
















Hemen, inspirazio iturriak: