martes, 24 de septiembre de 2013

1. Ariketa PAPIROFLEXIA

Kurtsoko lehen poiektua papiroflexiaren ingurukoa izan da. Paperak daukan biguntasunaren aurka tolesdurak eginez zurruntasuna lortzea izan da gure helburua. Lehen egunean egunkari orri bat eman ziuten eta ia ezinezkoa egin zitzaigun mugikor bat horrekin eustea. Aste bat eman ziguten buruari bueltak emateko eta azkenean, nola edo hala, gure helburua lortu genuen.

Aste honetan zehar zurruntasunaren inguruan lanean ibili gara berriro ere. Lehenengo astean ikasitakoan oinarrituz konplexutasun handiagoa bilatzen saiatu naiz. Hasierako proiektua alde batera utzi eta ideia berri baten bila hasi nintzen. Hau izan zen lortu nuena.
Hasierako ideia hiru erpinen gainean eusten zen. Baina etxera heldu eta A2 tamainako orriarekin egin nuenean ez zuen pisua eusten. Nire buruan neukan diseinua hiru erpinetan oinarritzen zen, baina ezinezkoa zela ikusi nuenean ideia burutik kendu behar izan nuen. Beraz, hurrengo saiakera honela geratu zitzaidan.
Proiektua honela geratuko zela erabaki nuenean planoak egin nituen eta azkenik, erabilgarritasuna emateko, tenis pista bat izango zela erabaki nuen. Azkenengo maketan pista eta eserlekuak jarri ditut ideia hobeto ikusteko. Hemen proiektuaren argazkiak.