martes, 13 de mayo de 2014

ETXEBIZITZA + ESTUDIOA: azken zuzenketa

Aurreko asteko klasean bigarren zuzenketa bat egin genuen. Horretarako nire proposamena eraman nuen eta aldatzeko gauza berriak agertu ziren. Batez ere estudioaren antolaketa izan da landu dudana. Lorategia ere guztiz definitu dut eta barne espazioen antolaketa ere inguruarekiko harremana zainduz egiten saiatu naiz. 
Bihar azken zuzenketa egingo dugu, eta beharbada entrega. Horretarako plano definitiboak eta maketa landuagoa egin ditut. 

Nire proiektuarekin gustora nagoen arren, denbora falta somatu dut. Zuzenketa nahikoak egin ditugula uste dut baina oraindik ere hobetu daitekeela argi dago. Proiektu oso handia da eta denborarekin eta patxadaz oso gauza onak irten zitezken, baina denboraren aurka egitea ere proiektuaren parte da, eta beraz, ahal izan dudan guztia egiten saiatu naiz.

Hona hemen planoak eta maketa:


kokapen planoak





altxaerak


ebaketak



lehen solairua


bigarren solairua
eskuzko irudiak








jueves, 1 de mayo de 2014

ETXEBIZITZA+ESTUDIOA

Aste honetan proiektuaren lehen zuzenketa egin dugu. Horretarako proposamena plano eta maketarekin errepresentatuta eraman behar izan dugu, eta gure ideia azaldu dugu. Hemen, nire planoen eta maketaren argazki batzuk:







altxaerak


ebaketak


behe solairua


goiko solairua


kaleko bistak



Etxebizitzaren bolumena eta estudioarena banatzea ezinbestekoa iruditu zait, bizitza pribatua eta lana ez nahasteko. Gainera bezeroengandiko pribatutasuna lortu nahi izan dut, eta aldi berean etxearen eta estudioaren lotura sortu. Etxebizitzaren gunerik pribatuena orubearen atzeko aldera eraman dut, eta publikoena itsasoari begira.

Barneko espazioen banaketa eta garrantziaren araberako sailkapena egiteko altuerekin jolasketa bat egin eta gune publikoena altuera bikoitzean sortu dut. Baina zuzenketaren ondoren barne banaketa eraldatzea eta eskaileraren kokapen estrategiko bat lortzea erabaki dut, barneko guneek bizimoduarekin eta lorategiekin harreman hobea izan dezaten.

Lorategiak ere atala ezberdinak izango ditu, bata publikoagoa, beste bat estudioarena eta azkenik, zatirik pribatuena bertan jatorduak egiteko edo piszinan egoteko.

Datorren astean bigarren zuzenketa bat egingo dugu eta aste honetan aztertu ditugun arazoei konponbidea bilatzen saiatuko naiz.