martes, 11 de marzo de 2014

CABAÑA PARA UN ESCRITOR - WSD Architecture

Tailerrean murgilduta gaude jada eta Peña-ren obra aztertzen ari gara momentuz, beranduago Imanolera proiektuan sakontzeko. Egiten ari garen lanari buruzko post-ak hurrengoan igoko ditut hala ere.

Gaur, asko gustatu zaidan proiektu bat erakutsi nahi dut, Weston Surman & Deane Architecture -ek egina. Plataformaarquitectura web orrian ikusgai dago eta atentzioa deitu didanez blogean konpartitzea erabaki dut. Ez da etxebizitza bat, ezta bulego bat ere, idazle batentzako etxola baizik. Bertan eroso lan egiteko beharrezko guztia dago, sinpletasun handiz eraikita. Kokalekua  Londreseko etxebizitza baten lorategia da, eta inguruko etxeekin integratuta geratzen da. Ideia bezala oso interesgarria iruditu zait, etxean bertan lan egin daitekelako baina gune pribatu batean aldi berean. 

Proiektuari buruzko informazio osoa hemen aurki dezakezue.