miércoles, 18 de diciembre de 2013

BI IKASLERENTZAKO BIZILEKUA, proiektuaren azken entrega

Azken asteetan esku artean izan dugu proiektuaren amaiera heldu da. Lan asko eman digun proiektua izan da eta zuzenketa ezberdinak pasa ondoren plano eta maketa definitiboak entregatu ditugu gaur. 

Nire proiektuak hasieran zeukan itxura ez da geihegi aldatu, baina berrikuntza txiki batzuekin borobilagoa egin izana espero dut. Bi gunetan banatuta dago etxea, bi pisuko altuerarekin leihate handi batzuez hornitutako trantzizio gunea dago alde batetik, eskailera protagonista delarik, eta beste aldetik bi pisutan banatuta logelak, egongela, komuna eta goiko aldean ikasteko gunea daude. Gainera, eskailera azpiko lekua aprobetxatzeko office bat dago, bezeroek bertan jatorduak egiteko.

Inguruarekiko harremana kalerantz bideratu dut geihen bat, leihate handietatik kanpoaldea ikusi ahal izateko eta eguneko eguzki indartsuena bertatik sartzeko. Baina barneko lorategiari ere garrantzia emateko, bigarren solairuan terraza bat atera dut, ikasten dagoenak deskatsua har dezan naturaz gozatuz.

Planoei dagokienez, arkatzez delineatzea erabaki dut. HB, 4B eta 6B arkatzak erabili ditut intentsitate ezberdinak lortzeko. Gainera, eskaileraren loturen detaile batzuk gehitu ditut, etxeko elementu garrantzitsuenaren eraikuntza hobeto ulertzeko, eta lorategira begira dauden leihoen itxiturak ere, eskolarekiko pribatutasuna lortzen lagunduko dutelako.

Piktograman hurregoa adierazi nahi izan dut koloreen bitartez: Kolore horia argia da, laranja eskaileraren trantzizio gunea eta gorria bizitza egiten den gunea. Hiruren arteko nolabaiteko lotura adierazi dut, argia barruraino sartzen delako eta proiektuaren kontzeptu printzipala delako. Berde koloreak etxea inguratzen duen lorategia errepresentatzen du. Honek ere etxearekin duen harremana koloreen nahasketarekin adierazi dut.

Azkenik, maketak kartoi hutsez egitea erabaki dut, testura eta kolore ezberdinetako kartoiekin materialak adieraziz.

Hona hemen proiektuaren argazkiak:







Ideograma

Piktograma


Maketa. E:1/100




Maketa. E:1/50








martes, 10 de diciembre de 2013

AZKEN PROIEKTUA ZUZENTZEN

Azken proiektu honekin zuzenketa sakonagoak egiten ari gara. Aurreko astean irakasleek lauhilabete honetako balorazio orokor bat eman ziguten eta, beraz, ditugun hutsuneak proiektu honetan betetzen saiatu beharko gara. Planoak izan dira arazo gehien sortu diguten atala. Nire kasuan, arreta berezia jarri diet ate eta leihoen marrazketari, korrederoak egin ditudalako eta marrazkera ezberdina dutelako. Erabilitako marren lodiera eta intentsitatea ere kontuan hartu ditut proiektuko elementu batzuek garrantzi handiagoa dutelako beste batzuen gainean eta baita sakontasuna emateko ere. Azkenik, eraikuntza sistemaren aldetik, eskaileraren loturekin arazoa izan nuen eta horrek eskaileren diseinua aldatzera eraman ninduen. Horma batzuen lodiera ere aldatu dut, karga hormak izango direlako. Bihar azken zuzenketa bat izango dugu eta aldaketa definitiboak egin ondoren datorren astean proiektuaren entrega egin beharko dugu, plano, maketa, ideograma, piktograma eta influentziekin.

Maketari dagokionez, klasean ikasi genuen bezala, kartoi hutsez egindako maketa batek proiektua errepresentatzea lortzen badu maketa on baten aurrean egongo gara. Bejetazioaren errepresentazioa ere ez da guztiz erraza eta material eta kolore egokiak aukeratu behar dira. Horretarako liburutegian hartu dudan "Maquetas: La representación del espacio en el proyecto arquitectónico" liburuan material eta teknika ezberdinak ikusi ditut. Maketaren gauzatzean laguntzea espero dut eta egindako lana datorren astean igoko dut blogera.

Hemen, liburua: