martes, 25 de febrero de 2014

BORDA PASIEGOA: PROIEKTUA BUKATUTA

Aurreko asteko zuzenketaren ondoren, bordaren esentzia hobeto gordetzeko eta eskakizuna betetzeko aldaketa batzuk egin ditut. Etxeko guneak sortzen dituzten elementuak zentralizatuago jarri ditut, eraikinaren lau horma sendoak agerian uzteko. Gainera,  goiko solairua ebaki eta bi altueratako gunea sortu dut tximiniaren alde batean, izan ere, deskantsatzen egoteko lekua bisualki irekia izatea komeni da.

Entrega honetan bi axonometria eta ideia maketa egin ditugu. Hona hemen argazkiak:









Datozen hurrengo asteetan tailer bateratuan lanean ibiliko gara, gain nagusia Peña-ren Imanolena izango da.

martes, 18 de febrero de 2014

BORDA PASIEGOA


Proiektu berri honetan eraikin zahar baten erreforma egin behar dugu, beste erabilera bat emanez. Pas-eko haranean dauden borda bat hartu eta hiru pertsonentzako oporraldietarako etxe bihurtu behar dugu. Beti ere, eraikin mota honen esentzia galdu gabe, hau da, bere egitura eta materialak mantenduz.

Baserri itxurako eraikin hauek XVI-XVII. mendeetatik zutik daude. Garaiko abeltzainek abereekin mendian denboraldiak pasatzeko eraikitzen zituzten, eta horretarako egokitzen zuten bere estruktura. Beheko solairua animalientzako soilik zen. Goikoa, aldiz, pertsonentzako, eta bi solairuen artean ez zegoen barrutik konexiorik. Goiko solairura joateko eskailerak kanpoaldetik zeuden. Eran honetan animalien eta pertsonen arteko bereizketa mantentzen zen, baina era berean goiko solairuak beheko animaliengandik jasotzen zuen beroa. 

Pas-eko haranean barrena mota honetako eraikin mordoa aurkitu daitezke. Izan ere, familia bakoitzak bat baino gehiago izan ohi zituen animaliak lekualdatzen zituztelako.


Eraikin hauei buruzko informazio gehiago hemen aurki dezakezue.



Proiektua hasteko lehenik ze pertsona motarentzako eraiki nahi dudan pentsatu dut. Hiru lagunentzako izango da, elkarrekin asteburuak mendian pasatzeko leku aproposa. Logelak egiteko garaian denak elkarrekin egotea egokia iruditzen zait, eta gainera espazio irekiak lor ditzaket.

Eraikinaren estruktura mantenduz, bi solairuetarako sarrerak kanpotik egin ditut, baina barnealdetik ere konexioa sortu dut eskailera baten bidez erosotasuna lortzeko. Beheko solariuan trantzizio gunea, eskailera, eta bizitzeko gunea, egongela eta sukaldea, bereizten dira. Baina erdialdean elementu garrantzitsua kokatzea erabaki dut: tximinia. Tximinia honek egongela eta sukaldea bereizten ditu eta aldi berean bien arteko lotura egiten du suaren bitartez. Gainera beroa zentratuta geratzen da eta etxea errazago berotuko da. Tximiniaren ondoan egurrak gordetzeko tokia dago, eta bere bete-mailaren arabera espazioak bisualki gehiago edo gutxiago banatuko dira. 

Goiko solairuan komun txiki bat eta logela daude. Gainera, kanpoaldera doan atea ere badago eta eskailerara heldu baino lehen balkoi txiki bat dago, udako egun eguzkitsuetan paisaiaz gozatzeko.

Bihar zuzenketa egingo dugu, beraz, proiektu definitiboa datorren astean igoko dut.

Hona hemen nire ideia plano eta irudiz azalduta:





martes, 11 de febrero de 2014

IZOZTEGIA ONDARRETAN: PROIEKTUA BUKATUTA

Azkenean iritsi da proiektua entregatzeko eguna. Esan beharra daukat egin ditudan proiektuetatik aldaketa gehien jasan dituena izan dela, baina hori seinale ona dela uste dut. Buruan ideia eta proposamen ezberdinak izan ditut, eta eskaera hoberen betetzen duena aukeratu dudala uste dut. Dagoeneko aurreko post-etan ideia azaldu dut eta beraz, gaur, plano finalak, ideograma eta piktograma, eta maketaren argazkiak jarri ditut. Lan prozedura ere azaltzen da, hasierako ideiak jasan dituen aldaketak erakusten dituena. 

Hemen argazkiak:
















martes, 4 de febrero de 2014

IDEIAK ETA INFLUENTZIAK

Aurreko klasean gure ideia lantzen ibili ginen talde txikietan. Ondoren ideia orokor guztiak batu genituen eta espero genuen bezala oso antzekoak ziren. Gure ideia trinkoa izateko eta argi edukitzeko influentziak bilatzea izan zen hurrengo pausoa. 

Aste honetan zehar ideiaren iguruan pentsatzen egon naiz, eta azkeneko postean jarri nuen diseinua aldatu dut. Nire proiektuaren ideia ez da gehiegi aldatu, izan ere, horizontaltasuna, itsasoaren eta lurraren arteko harremana edo argitasuna mantendu ditut. Baina liburuetan ikusi ditudan hainbat ideiek diseinuaren aldaketa suposatu dute.

Hona hemen ideograma eta piktograma:

Zapaiak eta lurrak eraikin osoa definitzen dute eta paisaia enmarkatzen dute aldi berean. Argitasuna eta Itsasoko ura dira sentitzen diren bi elementu nagusiak, proiektu honetan garrantzia dutela uste ditudanak.


Lanerako baliagarriak izan zaizkidan influentziak hurrengoak dira:


Illy´s Push Button House Bar
Etxe hau kontainer baten barruan sartzen da eta bere hormak irekiz espazio askoz ere handiagoa lortzen dugu.

Eraikin prefabrikatuen ideia: Pieza sinpleekin erraz montatu eta desmontatzen dira, eta gainera eramangarriak bihurtzen dira.

Arkitektura bioklimatikoa: Haizeari eta eguzki argiari probetxu gehien atera.

Txillidaren haizearen orrazia. Burdinak naturarekin harremana, forma irregularrak.


Norai-ak itsasoaren eta lurraren arteko lotura errepresentatzen du sinbolikoki.


Hondartzako aterpea. Pablo Errazuriz.


One+. Lars Frank Nielsen.


Casa M. Caramel Architekten.